XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) 1780garrenean Altzolan jaioa ta 1837garrenean Urdanetan illa.

Ta orain itzaurrean azkeneko zati onetan, Pastor Izuelaren bizitzaz aiton amonen aotik jaso ditudan argibide batzuk jarriko ditut.

Artxiboetakoak baño ariñagoak eta gozoagoak izango dira noski.

Ta aurrena Pastor Izuelaren eriotza.

Onela kontatu zigun Yurretan bizi dan Praixku Arruti orrek: Pastor Izuela gaixorik zegoan.

Koñaduak (6) Beharbada, illoba izango zan au esan zuana onela esan zion: -Arta-jorrara joan bear degu!.

Ta Pastorrek: - Bai, joan! Ta Josafata arte! - Josafata arte? - Bai, ni gaur amabietarako ilko naiz.

Ta eguerdian, Santa Engrazia ermitan amabiak jotzen ari zirala, oju au leiotik: Joateko azkar, azkeneko asnasetan zala-ta.

Korrika joan ziran, bañan iritxi ziraneko, Pastor illa zan.